Baimenik Gabe
Kai Nakai
Espero genuen Kai Nakairen lana iritsi da. Perreoa, beheraino. Eskuratu eduki gehigarria duten lehen 200 kopietako bat, eta lagundu Kairi.
BARNE HARTZEN DITU:
Kai Nakai ahots eta gorputz libre bat da. Konplexurik gabeko reggaetoia, generoaren estereotipoetatik kanpo, emakume ahots indartsua eta burujabea, klixeak apurtuz, errealitate berriak eraikiz erritmo eta pentsamendu askeak, haize berri bat… Gasteiztik eta euskaraz, kultura urbanoa euskal kulturaren periferiatik edonora, Kai Nakairen mezua gauzak egiteko modua bera da, ahots propioa. Entzun eta sentitu, harritu, gozatu, dantzatu eta utzi eramaten. Besterik ez… eta hori guztia.
“Entzun eta sentitu, harritu, gozatu, dantzatu eta utzi eramaten. Besterik ez… eta hori guztia.”